Porterhouse Oyster Stout

  • Kolorea : Hori illuna
  • Fermentazio : altua
  • Formatoa : 33 cl
  • Graduazioa : 5,2%
  • Jatorria : Irlanda
  • Mota : Stout

Garagardo oso iluna, apar beige eta lodiarekin. Malta txigortua, kafe eta txokolatearen usain gozoarekin. Modu artisau batean ostra freskuekin egindako garagardoa da, stout bat izan arren bere zaporea nahiko leuna da eta kolorea bere motakoak baino argixeagoa da. Egosketa prozesuan dagoenean, ostrak eransten zaizkio eta honek oso zapore berezia gehitzen dio, mota honetako beste batzuk baino askoz leunagoa da, eta horregaitik porter batengandik gertuago dago. Washington Post-en hitzetan 100 ostra erabiltzen dira upel bakoitzeko, 25-eko sare-zakutan garagardo galdaratan zintzilikatuak. 15 minutu edukitzen dituzte su txikian garagar saldan, aterea izan baino lehen.

Gomendaturiko edalontzia: Pinta Irlandarra.

Oyster1

Foie, Micuit-a edo Paté-a?

Foie, Micuit-a edo Paté-a? Zeintzuk dira ezberdintasunak?

foie

  • Magret-a, ahatearen bularkia da, modu egokian ebakia dagoenean gantz eta haragia aurkituko dugu bertan, normalean gantz honen lodiera 1 cm izaten da gutxi gora behera.
  • Foie-a edo foie gras-a (A irudia), egokiagoa da bigarren izena, ahatearen gibelari deritzo, hau da ahatearen gibel enbutxatua. Izen hau hartzeko Europear komunitatean 350 -500 gramoko pisua izen behar du.
  • Micuit-a (B irudia), ahatearen gibela erdi-egosiari deritzo. Micuit frantzezez erdi-egosia esan nahi du, hau da normalean gure localeal ogi tostetan jartzen duguna.
  • Pate-a (C irudia), hiru haragi ezberdinen nahasteari deritzo, txerri, ahate, etbar eraman dezake, producto prozesatu bat da, eta normalean latetan egoten dena. Gure amatxok meriedetan prestatzen zituzten ogitartekoetako osagaia!